Nagusiasunez irabazita garaipena Igartzan laugarrena den Elorriori
Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 28/11/2016
EUSKAL LIGA | JUBENILAK | KADETEAK | INFANTILAK | ALEBINAK | |
---|---|---|---|---|---|
Goierri Gorri 2-0 Elorrio | Lagun Onak 0-0 Goierri Gorri | Goierri Gorri 1-0 Zumaiako Goierri Gorri 1-1 Mutriku |
Goierri Gorri “A” 1-7 Euskalduna
Tolosa “A” 6-3 Goierri Gorri “B” |
Tolosa “D” 6-3 Goierri Gorri “A” Aizkorri “B” 2-3 Goierri Gorri “B” |
Hainbat jardunalditan hiru puntuen atzetik ibili ondoren, etxean eskuratu zituzten Goierri Gorriko neskek Elorrioren aurkakoan. Euskal ligan Garaipenera itzuli soilik ez, sailkapeneko laugarren postuan den taldea mendean hartu zuten berdegunean.
Hasieratik partidan sartuta zelairatu ziren goierritarrak, ondo kokatuta eta bizkaitarrei beren jokoa egiten utzi gabe. Horren eta presio on baten ondorioz, apur bat gora egin zuten gorriek aurkarien atea zulatzeko aukerak areagotuz. Kornerrez gain, pare bat aukera garbiren ondoren iritsi zen Ane Lopezen gola; 1-0. Elorriokoek ez zuten aurkitzen etxekoen atera iristeko bidea, eta aldageletara joateko denbora iritsi zen.
Bigarren zatian bazekiten Goierri Gorrikoek intentsitatea mantentzea zela gakoa, eta gogo atera baziren ere bizkaitarrak ez zuten aukera garbirik sortzea lortzen. Apur bat atzerago bai, baina arriskua sortzen zuten gorriek baloi luzeagoekin. Behin zelai erdia gurutzatuta denbora egiten zuten aurkarien area inguruan gainera. Kontraeraso batean etorri zen bigaren Ane Lopezek kontuko bigarrena eginez; 2-0. Emaitzak eta jokoak bere horretan jarraitu zuen amaierara arte, hiru puntu hauekin 16 puntu eta garren postura igoz.
Puntu bat lortu zutenak jubenilak dira. Azpeitira joan ziren errespetu handiz, lehen itzulian 0-3 galdu baitzuten. Lehenengo zati guztian baloiaren jabe izan ziren goierritarrak denbora gehienean baina ez zuten lortu jokaldiak lotzerik. Lagun Onaken aukera bakarra falta jaurtiketa batean iritsi zen baina ez zuen Haizearen atea zulatu. Bigarren zatia berdintsu hasi zen, Goierri Gorri zen baloiaren jabe eta azpeitiarrak zai baloia errekuperatu eta luze jokatzeko. Dena eman aren ez zuten golik egiterik lortu beraz berdinketarekin etxeratu ziren.
Kadete mailari dagokionez, Ohorezko mailako taldeak 1-0 irabazi zuen Arizti Handik Zumaiakoren aurkakoan. Ez zen partida ikusgarria izan, erritmo faltagatik baina etxekoak gehiago izan ziren. Bigarren zatiaren erdi aldean iritsi zen Maddiren eskutik gorrien gola eta aski izan zen hiru puntuak irabazteko. Lehen mailakoak berriz, partida orekatua izan arren, atzetik joan ziren markagailuan Mutrikuren aurka. Hala ere lan ona egin zuten eta partida amaitzeko 10 minuturen faltan egin zuten berdinketaren gola, Ainhoaren jaurtiketa batekin; 1-1.
Gazteagoetan ez da aldeko emaitzarik eman. Goierri Gorri “A” taldeak 1-7 galdu zuen Euskaldunaren aurka etxean. Etxetik kanpo ere bi porrot maila honetan. Alde batetik Tolosa “A”-ren aurka 6-3 galdu zuten Goierri Gorri “B”-ko neskek; eta bestetik, Ordizian 5-1ekoa jaso zuten Goierri Gorri “C”-koek.
Alebinetan denetik izan dugu. Goierri Gorri “A” taldeak, Tolosa “D”-ren aurka 6-3 galdu zuen. Seguran bestetik, Aizkorri “B”-ren aurka 2-3 irabazi zuen Goierri Gorri “B”-k.