GOIERRI GORRI FUTBOL KLUBAREN EGITURA

SALMENTA PUNTUAK JARRAIAN

 

Goierri Gorrik ere badu jokalarien kromo bilduma

Mailaz maila, taldez talde, jokalariz jokalari osatu dute futbolarien liburuxka. Kromoak asteburuan jarriko dituzte salgai.

Aukera berdintasunerantz beste urrats bat egin du Goierri Gorri futbol taldeak, jokalarien kromo bilduma osatuta. Mailaz maila, taldez talde, jokalariz jokalari osatu dute 310 jokalariko kromo bilduma. Goierri Gorri nesken futbol taldea ezagutzera emateko eta nesken futbola bultzatzeko egitasmoa da Goierri Gorrik aurkeztutakoa. Luis Garmendia Goierri Gorri zuzendaritzako kideen esanetan, ez dute horrelako ekimenik ezagutzen.

Albumak pertsonalizatuak izango dira: jokalari bakoitzaren kromoa dauka azalean. Asteburutik aurrera, kromo zorroak euro batean salduko dituzte Beasainen, Ordizian, Lazkaon eta Idiazabalen. Eskaintza berezia, 25 zorro 20 euroan, errepikatutako kromorik gabe. Zozketak izango dituzte bilduma osatutakoan.

OFIZIALKI JAIO DA GOIERRI GORRI FK

16 Sept 2016

Goierriko zonaldeko kluben lanaren ondorioz sortua

Maila desberdinetako zortzi talderekin, 130 jokalarirein, Goierri Gorri taldearen  jaiotza bultzada handia da emakumezkoen futbolari garrantzi handia ematen dion zonari,eta Realarentzat indartzea suposatzen du.

Bere lehen egunetik, Goierri Gorri FK-k Realaren lankidetza du. Atzoko ekitaldia, Goiekiko egoitzan egina, Izaskun Azpillaga Realeko kirol zuzendaria eta Garbine Etxeberria idazkari teknikoa izan ziren.

www.realsociedad.com-ekin eginiko elkarrizketan, Luis Garmendia, Goierri Gorri proiektuaren kolaboratzaileak, “ilusio handiko proiektua da, helburu bezala Goierriko neska guztiek futbolaz goza dezaten helburua izanik.

JADA 301 NESKA ETA KOPURUA GEHITZEN

GOIERRIN SORTUTAKO TALDEA

3 Sept 2016

Interesa duen edonork ateak zabalduta aurkituko ditu

Futbola kiroletan erregea da. Baina bertan zehaztapenak egin behar dira. Orain gutxi arte, emakumezkoak ez ziren futbolean aritzen, ez omen zen haien kontua. Denborak, ordea, arrazoia kendu die hori baieztatzen zuten guztiei. Neskek badakite futbolean eta maila onean aritzeko gaitasun handia dute askok eta askok. Askotan, baina, ez dira izaten gehiegi futbolean jokatzera animatzen direnak eta taldeak osatzeko larri ibiltzen dira kirol elkarteak.

Proiektu berriarekin itxaropentsu eta ilusioz beterik daude Goierri Gorri taldeko kideak eta jokalariak.

GOIERRI GORRI KLUBAK DENBORALDI HASIERAKO ARGAZKI SAIOA EGIN DU

Idiazabalen elkartu dira gaur aurratsaldean Goierri Gorri taldeetako jokalariak eta entrenatzaileak, Fotoetxeko argazkilarien eskutik, denboraldi berriko taldeen argazki ofizialak ateratzeko. 16:00etan hasita, 19:30eak artean, mailaz maila atera dituzte argazkiak.

ONGIETORRIAK GOIERRI GORRI WEBGUNE BERRIRA

GOIERRITARREN PROIEKTUA Goierriko neska futbolariei zuzendutako proiektua da, irekia eta berritzailea. “

Goierriko neska futbolariei zuzendutako proiektua

Asmoa Ordizia, Segura eta bestelako herriek bat egitea da proiektuarekin eta horri begira lan egingo dutela azaldu du Lasak. 2016-2017 denboraldian Goierri Gorri taldea lehiatzen hasiko da alebinetatik hasi eta senior mailako Euskadiko Ligara arteko maila guztietan. Zor-tzi taldetan banatuta, 130 jokalari inguruk dagoeneko izena emanda dute. Hala ere, bilerak egiten ari dira herrietan proiektua aurkezteko eta gero eta jokalari gehiago ari da talde berrira gerturatzen. “Interesa duen edonork ateak zabalduta aurkituko ditu”.

Jose Ignacio Lasa - Presidentea

EGIN ZAITEZ BAZKIDE



BERRIAK


karteldegia

GOIERRI GORRI B 2016-2017 BIDEOA


EUSKAL LIGAKO EKIPOA 2017-18