Goierri Gorrik Gasteizen 0-2 irabazita hiru puntu etxetik kanpo eta koska bat gora
Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 06/03/2017
EUSKAL LIGA | JUBENILAK | KADETEAK | INFANTILAK | ALEBINAK | |
---|---|---|---|---|---|
Ariznabarra 0-2 Goierri Gorri | Goierri Gorri 1-1 Bergara K.E. | Ohorezko mailan: Ordizia K.E. 0-5 Goierri Gorri Lehenengo maila: Goierri Gorri 0-3 Zarautz K.E. “B” |
Txap. fasea: Goierri Gorri “B” 1-8 Mutriku F.T. Kopa: Ordizia K.E. 1-3 Goierri Gorri “A” Goierri Gorri “C” 1-3 Urola K.E. |
Ordizia K.E. 2-1 Goierri Gorri “A” Goierri Gorri “B” – atsedena |
Garaipen garrantzitsua Goierri Gorrik asteburuan lortu duena. Gasteizen 0-2 nagusitu ziren gorriak Ariznabarraren zelaian joan den larunbatean. Hiru puntuetara itzultzeaz gain, gainontzeko emaitzen laguntzaz seigarren postura egin du salto euskal ligako taldeak.
Puntu beharra zuen Ariznabarrak, sailkapenaren behe aldetik ihes egiteko eta tentsio hori nabari zen jokalarietan. Goierri Gorrik ordea bere tokia hartu zuen zelaian eta ez zen aurkariagatik baldintzatzen utzi. Arrisku gehiegi hartu gabe bai gorriak baina ate aurrean asmatzea falta zitzaien. Aldageletatik itzuli orduko egin zuten goierritarrek gola, Ane Lopezek hain zuzen ere. Partida kontrolpean zegoela esan zitekeen baina gol bakarreko aldeak beti uzten du dudentzako tokia. Horri erantzuna bilatze aldera jo zuten baina azken 10 minutuetara arte ez zuten asmatu. Ane Lopezek egin zuen 0-2koa ere, eta partida erabakita utzi. Partida serioa eta bide batez euskal ligako golegile bihurtu da legazpiarra.
Jubenilak lehiara itzuli dira, puntu bat eskuratuz Bergararen aurkakoan Arizti Handin. Bi asteburuko atsedenaren ondoren gogotsu zelairatu ziren bi taldeak, eta lehen zatia parekatua izan zen berdegunean. Aukera handirik gabeko lehen 45 minutuak izan ziren, kanpokoak geldikako jokaldiak baliatu nahi zituztelarik. Eta honela lortu zuten lehen gola, bigarren zatiko 69garren minutuan korner bidez, 0-1. Goierritarrak atzera bota ez, eta hamar minutu baino lehen egin zuten berdinketaren gola, 77. minutuan. Liernik erdiraketa ona jarri eta Anek errematatu zuen bigaren zutoinean. Hiru puntuak eskuratzeko aukera izan zuen etxeko taldeak, baina Bergarako atezainak bertan behera utzi zuen saiakera. Datorren asteburuan Ilintxa jasoko dute, Beasaingo Igartzan kasu honetan.
Ohorezko mailan irabazi egin dute kadete mailakoek. Ordizian jokaturiko partidan 0-5 nagusitu ziren goierritarrak, hiru puntu eskuratuz. Lehenengo mailan berriz ezin izan zuten Arizti Handin uzta bildu, 0-3 galdu baitzuten Zarautzen aurkakoan. Partida kaxkarra eginda kopako lehen porrota jaso zuten etxekoek. Lehen minutuetan gola egin zuten zarauztarrek eta maldan gora jarri zitzaien partida gorriei. Aldageletara joan aurretik izan zituzten aukera onenak baina ez zuten asmatu, eta bigarren zatian ordaindu zuten hori. Bi gol gehiago eginda, 0-3 irabazi zuten kanpokoek.
Txapeldunen fasean tokia aurkitu nahian dira infantilak. Asteburuan 1-8 galdu dute Mutrikutrn aurkakoan, Goierri Gorri “B”-koek. Kopan berriz bi emaitza bera izan ditugu, kontrako ondorioekin. Hau da, Goierri Gorri “A” taldeak Ordizian 1-3 irabazi du; Goierri Gorri “C”-k berriz 1-3 galdu du etxean Urolaren aurka.
Azkenik, alebin mailan, Ordizian izan dute txikienek partida. Goierri Gorri “A” taldeak 2-1 galdu du bertan. Goierri Gorri “B”-k berriz atsedena izan du.