Goierri Gorri final-erdietan da, bigarren mailako Aurrera Vitoria kanporatuta

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 24/05/2017

>

KOPA (FINAL LAURDENAK)
Itzulikoa: Aurrera Vitoria 2-0 Goierri Gorri Joanekoa: Goierri Gorri 4-0 Aurrera Vitoria

Joaneko partidan lau goleko abantaila lortu zuen Goeirri Gorrik eta Gasteizen hori babesteko asmoarekin zelairatu ziren. Aldea nabarmena bazen ere, bigarren mailako taldea zuten parean eta Igartzaren aldean berdegune zabal bat. Sufritzen jakin zuten ordea, izerdi eta lanari esker egin dute aurrera.

Joko sistema ondo landua zuen Koldo Zalduaren taldeak, aurkariak min gutxien nola egin eta goierritarrek aukerak aprobetxatzeko. Lehen zati hasiera neurketara egokitzeko behar izan zuten gorriek, eta aurkariak erasora jo zuen kanporaketako aldea murrizteko asmoz. Baina berehala topatu ziren Goierri Gorriko jokalariak eta lerroak ongi kokatu eta gasteiztarrei nola gelditu asmatu zuten. Lehen zati gogor baten amaierara iristear eta markagailua hutsean zenez lan erdiak eginak zituztelakoan etorri zen etxekoen lehenengoa.garren minutuan jaso zutelako 1-0ekoa.

Aldageletatik bueltan, atzeko lerroa are eta gorago jarri zuten goierritarrek jokoz kanpoko egoerak bultzatzeko asmoz eta baita sortu ere. Zelai barruan, lerro artean eta betiere elkarrekin defendatuz, minutuak aurrera zihoazen. Aukera garbiak ere izan zituzten markagailua berdintzeko baina ez zuten asmatu joanekoan bezala. Etxekoek aurrera jarraitzen zuten eta 80. minutuan penaltia adierazi zuen epaileak Aurrera Vitoriaren alde. Naiarak aldea asmatu arren kanpora bota zuten zuzenean eta 2-0ekoa ez zen 86. minutura arte iritsi. Urduritasunak baziren ere, denbora gutxi gelditzen zen eta markagailuari eutsiz finalaurrekoetarako txartela lortu zuen Goierri Gorrik.

Azken kanporaketa izango da datorren bi asteburuetakoa finalaren aurretik. Parean, bigarren mailako Pauldarrak talde bizkaitarra izango dute. Lehen partida Igartzan izango da, igande eguerdiko 12etan. Zaleen laguntzaz eta taldea iristen den egoera onaz baliatuko dira gorriak abantaila lortu ahal izateko. Finalaren atarian, proiektu/klub honen hasierarako kirol emaitzak borobiltzeko aukera bikaina du taldeak.