Binako berdinketarekin amaitu du Goierri Gorrik liga Leioaren aurka

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 03/04/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Goierri Gorri 2-2 Leioako Emakumeak Ilintxa 2-3 Goierri Gorri OHOREZKO MAILA:
Goierri Gorri 0-0 Añorga
LEHENENGO MAILA:
Goierri Gorri 1-3 Arizmendi
TXAP. FASEA:
Aloñamendi 2-0 Goierri Gorri “B”
KOPA:
Goierri Gorri “A” 1-7 Lagun Onak
Bergara B 1-2 Goierri Gorri “C”
Goierri Gorri “A” 2-6 Tolosa “D”
Goierri Gorri “B” 0-0 Aizkorri “B”

Liga erregularreko azken neurketa jokatu zuten Goierri Gorrik eta Leioako Emakumeak taldeek Loinazen. Binako berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka markagailuan denetik gertatu ondoren. Azken minutuan egin zuten gola etxekoek, puntu bat bildu eta sailkapenean 7. postuan.

Erritmo handiko partida izan zen ostiralekoa. Leioak baloiaren jabetza nahi zuen baina behin hanketan izanda ez zuten aurrera egiterik lortzen. Goierri Gorrik baloiaren kontrol handiegirik izan ez arren ez zuen asko nabaritu harren falta eta ongi kokatu ziren berdegunean. Arriskua baloi luzeekin egiten zuten bi taldeek baina atearen aurrean asmatu gabe. Aldageletara joan aurretik Helenak egin zuen gola, 1-0 etxekoen alde.

Bueltan ordea bizkaitarrak bizi zelairatu ziren eta markagailua berdintzea lortu zuten. Nagusi ziren jokoan eta aukera ugari egin zituzten Leioakoek, baina goierritarrak ere arriskuz gerturatzen ziren aurkarien atera. Partida puskatu eta aurretik jarri ziren bizkaitarrak, 1-2. Baina ez zituzten besoak jaitsi gorriek eta 94garren minutuan Alaznek egin zuen binakoa, 2-2. Puntu honekin 7. postuan amaitu du Goierri Gorrik liga. Asteburuan Leioaren aurka jokatuko dute kopako kanporaketa Igartzan, arratsaldeko 6etan. Partida bakarrera izango da kanporaketa.

Azken aurreko partida zuten jubenilek, 2-3 Ilintxari Bikuña zelaian irabaziz. Gogotsu hasi zuen partidua Goierri Gorri taldean Legazpin. Partidu berdindua zen baina gorriek aurreratzea lortu zueten Lierniren golarekin. Bigarren zatia ere antzera hasi zen, bi ateetan aukerekin. Amaiak 0-2koa egin zuen aldea handitzeko, baina legazpiarrek ezerezean utzi zuten 1-2koa eginez. Partidua alde batera eta bestera zegoenean Goierrik korner bidez 1-3koa egin zuen, Anek oraingoan. 80. minutuan epaileak goierritarren aurkako penaltia adierazi zuen eta Ilintxak amaierako 2-3koa egin zuen.

Kadeteetan ohorezko mailan ez zen golik izan Añorgaren aurkakoan. Lehen mailan berriz 1-3 galdu zuten goierritarrek Arizmendiren kontra. Infantiletan bestetik, txapeldunen fasean 2-0 galdu zuen Goierri Gorri “B”-k Aloñamendiren zelaian. Kopan berriz Goierri Gorri “A”-k 1-7 galdu zuen etxean Lagun Onaken aurka, Goierri Gorri “C”-k 1-2 irabazi zuen Bergaran. Alebin mailan ere izan da jardunaldia, Goierri Gorri “A”-k 2-6 galdu zuen Igartzan Tolosaren aurka; bestetik golik ez zen izan Goierri Gorri “B” eta Aizkorriren artekoan.