Urte berria hasteko puntu bat, bigarren itzuliarekin batera

Kazetaria: Izaro Insausti Barandiaran 09/01/2017

EUSKAL LIGA JUBENILAK KADETEAK INFANTILAK ALEBINAK
Goierri Gorri 1-1 Hernani Zarautz 3-4 Goierri Gorri Ohorezko mailan: Goierri Gorri 2-1 Amaikak Bat
Lehenengo maila: Zarautz 3-0 Goierri Gorri
Txap. fasea: Anaitasuna 5-1 Goierri Gorri “B”
Kopa: Goierri Gorri “A” 10-2 Bergara “B”
Zestoa 5-2 Goierri Gorri “C”
Partidarik ez

Urte berriarekin batera, martxan dira Goierri Gorriko talde gehienak. Euskal Ligako taldeak, liga jardunaldiari heldu aurretik, prestaketa partidua izan zuen. Lagunarteko partida bigarren mailako Mariñoren aurka jokatu zuten 2-1eko emaitzarekin nagusituz Igartzan. Baina norgehiagoka erabat desberdina izan zen larunbatekoa, Hernaniren aurkakoa. Banako berdinketarekin amaitu zen gipuzkoarren derbi hau. Puntu banaketa beraz, sailkapenean bi puntuko aldea, goierritarren, aldekoa mantenduz.

Partidari dagokionean, hotzak Igartza hartu zuen eta badirudi gorriei ere eragin ziela. Hernaniarrak berriz, ohiko modura hasieratik irten ziren erabat sartuta eta partida hasi eta berehala egin zuten gola, 11. minutuan. Derbi guztiak bezala borrokatua izan zen hau ere, intentsitate handikoa bi taldeen gertutasunagatik. Eta partida azken unean zela, alboko sake batetik etorri zen berdinketaren gola. Ezker hegaletik luze atera, eta jende ugari zenez area barruan nahasmena zen nagusi bertan. Ane Lopezek hau baliatu eta banakoa egin zuen. Gehiagorako astirik gabe, puntu banaketa eta sailkapeneko distantziak bere horretan mantenduko dira. Goierri Gorri taularen erdian da 20 punturekin, Hernani berriz 11garren. Beheko taldeak gorantz datoz ordea, eta aldea murrizten ari da. Hau handitzeko aukera izango dute gorriek igande arratsaldean Erandion.

Jubenilek hobe hasi dute urtea, Zarautzen zelaian hiru puntu eskuratuz. Garaipena ona den arren, partida nahasmen handikoa izan zen. Aurretik hasi ziren goierritarrak, ezker hegalean egindako jokaldi bat Amaiak sareetara bidaliz. Berdinketa segidan egin zuten ordea etxekoek, eta minutu gutxi barru aurretik jarri ere bai. Baina atsedenaren aurretik binakoa egin zuen berriro Goierri Gorrik, oraingoan ere Amaiak. Bueltan berdintasuna zen nagusi berdegunean, baina Lierniren jokaldi bat beren atean sartu zuten zarauztarrek. Hala ere kikildu ez, eta hirugarrenez markagailua berdinketara heldu zen, 3-3. Bi taldeak partidaren bila joan eta gorrien alde egin zuen balantzak. Lierniren jokaldi bat sareetara bidali zuen Iratik. Hiru puntu hauekin bigarren postura igo dira gainera.

Kadeteen mailan, ohorezko mailan garaipen garrantzitsua lortu zuen Goierri Gorrik 2-1 Amaikak Bat garaituta. Aurrea hartu baitie honela sailkapenean, laugarren postuarekin eginez. Orain 22 punturekin dira Debako taldeak baino bi puntu gehiagorekin. Lehenengo mailan aldiz, hasiera txarrak baldintzatu zien partida. 2-0ekoarekin joan ziren aldageletara eta ez zuten markagailua iraultzeko aukerarik izan. Azken minutuetan jaso zuten hirugarren gola, kontraeraso bizkor batean.

Gaztetxoagoen mailan, infantiletan, txapeldunen faseko taldeak Goierri Gorri “B”-k porrota. Anaitasunaren zelaian 5-1 galdu baitzuten. Kopan bi emaitza kontrajarri, Goierri Gorri “A” taldea 10-2 gailendu zitzaion Bergara “B”-ri Arizti Handin. Zestoan jokatu zuen berriz Goierri Gorri “C”-k, 5-2ko emaitza ekarriz.